XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenoir jauna eta zu, zeuen ikerketan hain interesatuak zergatik zabiltzaten ere bai.

- Nolatan dakizu hori?- galdetu zion osaba Kintinek -.

- Gu zelatatzen ibili al zara? - Bai, Blokek zure eskutitzak aztertu eta irakurri ditu -deiadar egin zuen amorruz Kedarek.

Barling jaunak ez zion haren irteerari jaramonik ere egin.

- Nire adiskide maitea esan zion osaba Kintini, proposatu nahi dizudana bi hitzetan laburtuko dizut.

- Ni kontrabandista bat naizela jakingo duzula badakit.

- Negozio horri esker diru asko irabaz nezake.

- Zingirak patruilez inguratuak ez daudenez gero, oso erraza da inguru hauetan kontrabandoa sartzea.

- Gainera, neuk eta beste zenbaitzuk bakarrik ezagutzen ditugun pasabide sekretuetan harrapatzea ere ezinezkoa litzaieke poliziei.

- Gau egokietan seinaleak bidaltzen ditut.

- Beno, Blok da hain zuzen Kontrabandistaren muinoko dorretzarretik seinaleak bidaltzen dituena. Oso leku aproposa da horretarako.

- Blok al zen e!- deiadar egin zuen Kedarek.

- Orduan iristen dira zamak eta gero, garai egokienean beraietaz balia ninteke.

Kontuz-kontuz egiten ditut gauzak, ni salatzeko froga zehatzik inork izan ez dezan.

- Eta zergatik kontatzen didazu hau dena niri?- galdegin zion osaba Kintinek irri eginez -. Ez zait batere axola.

- Zingirak agortzeko plangintzak bakarrik kezkatzen nau eta ez beraietako kontrabando garraioak.

- Horixe da ba!- erantzun zion Barling jaunak eztiki -.

- Badakit nik. Zure planuak ikusi ditut eta zure eta Lenoir jaunaren ikerketaz ere zerbait irakurri dut.

- Baina zingiren lehortzeak nire negozioak galeraziko lituzke.

- Zingira lehortu, bertan kale eta etxebizitzak eraiki eta lainoa ezkutatzen denean, nire untziek ez lukete oharkabean sartu edo irteterik izango (...).